Entretien

15/06/2015

Bideo-elkarrizketa: Jesús Mosterín

Jesús Mosterín filosofo bilbotarrak, hileroko "Solasaldiak" ataleko protagonistak, kultur aniztasuna, zientziaren aurrerabideak edo gizakiaren etorkizuna izan ditu mintzagai.

Bartzelonako Unibertsitateko Logika eta Filosofiaren zientziako katedradun denak, Espainia eta Amerika Latinoko logika matematiko eta zientziaren filosofia bultzatzaile izan denak hartuko du parte hil honetan "Solasaldiak" atalean. Euskonewsek argitaratu duen bideo-elkarrizketan, Jesús Mosterinek gerraosteko Bilboko jesuitetako ikasle gisa dituen oroitzapenen berri eman eta mundu globalizatuan kultur aniztasunari buruzko iritzia eman du (bere ustez, "toki guztietako eskaintza aniztasunean" du balioa kultur aniztasunak). Intelektualek bizitza publikoan duten inplikazioari buruz, Mosterin kritikoa da uste duelako politikariek propaganda egileak behar dituztela eta horrek ez du zerikusirik "egia interesik gabe bilatzeko" filosofiarekin. Gainera, adierazi du azken 120 urteotan aurrerapen izugarria eman dela gizakiaren ezagutzan, baina oraindik asko geratzen dela ikasteko ("ezjakintasunaren ozeanoak orro egiten jarraitzen du", Newtonek esango lukeen bezala). Hala ere, bere ustez, ezezagutzak "baikor bihurtu behar gaitu etorkizunarekiko, bestela, hori bukatuko balitz, bizitza askoz aspergarriagoa bailitzateke"

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp