Nouvelle corporatives

01/04/2012

Barandiaran Fundazioa

Barandiaran Fundazioaren Patronatuen bilera

Hiru Kultura Diputatuekin eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariarekin burutu zen martxoaren 8an Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Patronatuaren bilera, Ataunen. Batzarrean, besteak beste, 2011ko emaitza kontua eta balantzea onartu zen eta baita 2012rako aurrekontua ere.

Fundazioko lehendakariaren txostenean, berriz, aurtengo mugarririk aipagarrienak nabarmendu ziren. Horien artean sartzen da Barandiaran Beka, ekitaldi honetan Araba eta Gipuzkoako Diputazioen dirulaguntzarekin burutuko litekeena. Halaber, Barandiaranen egunerokoen digitalizazioarekin segituko da, Fundazioaren web orritik esekiko direnak.

Bestalde, Fundazioaren 2011-2014 Plan Estrategikoaren arabera, berriz ere adierazi zitzaion Ataungo Udalari Fundazioa Barandiaran Museoaren patronatuan ordezkatuta egotearen komenientzia

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp