Nouvelle corporatives

01/04/2012

Asmoz Fundazioa

Asmoz Fundazioak hiru ikastaro jartzen ditu abian

Batetik, on-line bidezko "Ingurumen Kazetaritzaren" IV. edizioa antolatu da Cristina Enea Fundazioa eta Kutxa Ekogunearen eskutik. Ikastaroaren helburua tokiko, global mailako eta digitalizazio mailako ingurumen informazioaren errealitatean harremanak lortzeko tresnak eta ikuspuntuak aztertzea da. Online formatuko ikastaroa da eta bi aurrez aurreko mintzaldi izango ditu. Hasiera maiatzaren 2an emango zaio "Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna" hitzaldi irekiarekin. Ikastaroa gaztelaniaz emango da. http://periodismo.asmoz.org/ webgunean informazio guztia topa daiteke.

Bestetik, "Haurrak eta Musika: ikasten eta irakasten" ikastaroaren 4. edizioa jarraitzeko aukera izango da. UNED-Bergarak antolaturiko eta Hobetuz-ek diruz laguntzen duen ikastaro honetan, musikak duen garrantzia haurraren heziketa eta garapen prozesuan aztertzea eta hezitzaileei, aldi berean, musikaren inguruko baliabide berriak ezagutaraztea da. Erdibideko bi ikastaro antolatu dituzte: oinarrizko mailakoa eta goi mailakoa. Oinarrizko mailari dagokiona apirilaren 16an hasiko da. Informazio guztia ondoko webgunean topa daiteke: http://musika.asmoz.org/

Azkenik, "Familia. Konstituzioa eta banaketa. Mugaz gaindiko ikuspuntu juridikoa. Arazoak eta irtenbideak" deritzan ikastaroa eskaintzen du Eusko Ikaskuntzako fundazioak Bidasoa Bizirik eta Gipuzkoa eta Baionako Abokatuen Elkargo Ofizialen laguntzarekin. Ikastaroa CITYCOP proiektu europearraren barne dagoen ekintza da eta horren ondorioz, matrikula doan izango da. Metodologia erdi-presentziala izango da eta gaztelaniaz emango da. Ikastaroa maiatzaren 7an hasiko da eta informazio guztia http://transfronterizos.asmoz.org/ webgunean dago.

Ikastaroen informazio gehiago ondorengo webguneetan:

http://periodismo.asmoz.org/ http://musika.asmoz.org/ http://transfronterizos.asmoz.org/

Una herramienta para los Derechos Humanos

La web sobre Tratados Internacionales en materia de Derechos Humanos sigue ampliando sus contenidos y prestaciones. Habilitado en su primera versión el año 2003 por la Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza en colaboración con la Dirección de Derechos Humanos del Departamento de Justicia y Administración Pública y de la Viceconsejería de Política Lingüística del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, se trata de un sitio dinámico, en cuatro idiomas -inglés, francés, español y euskera-, con referencias de búsqueda por tratados y por materias.

A lo largo de estos años se ha ido avanzando en las traducciones al euskera, lo que permite que a día de hoy los euskaldunes dispongan de un volumen creciente de textos jurídicos de referencia debidamente sistematizados.

Además de esto, recientemente se ha actualizado el sitio dotándolo de nuevas prestaciones y fomentando su dimensión interactiva.

http://ddhh.asmoz.org/

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp