Larreak hobetzea
Apirilaren 22an,Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak antolaturik, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletako Larreak mantendu eta hobetzeko abeltzaintza jardunbide onak programa aurkeztu zuten mahai inguruan. Europako Gizarte Funtseko Empleaverde Programaren barnean kokaturik, lehenengo jarduerak burutu dira azken hilabeteetan eta orain lanaren bigarren aldia zabaldu da. www.mendikolarreak.net web guneak bai programa eta bai inplikaturiko eragileen arteko elkarrizketa jarraitzea bideratuko du. Horretaz gainera, diptikoak eta poster bat argitaratu dira sentiberatze sozialari begira.
Ingurumen-kazetaritza ikastaroa
Kristina-Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin batera Periodismo Ambientalikastaroaren lehen edizioa antolatu dute. Ikastaroak arrakasta izan du kazetaritzako ikasle eta profesionalen artean, baita ingurumeneko gaietaz arduratzen den erakunde, enpresa eta administrazioetako langileen artean ere,guztira 46 ikasle daudelarik. Apirilaren 27an ikastaroaren aurkezpena izan zen Kristina-Enean, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean, Denis Itxaso, Txema Hernandez, Luis Mari Zaldua eta Begoña Cabaleiro-ren eskutik. Ondoren, Cadena Ser-eko ingurumen atalaren arduraduna den Javier Gregori-k ikastaroaren lehen saio magistrala eskaini zuen.
