Europa Jauregiko aurrealdea sare handi bat bihurtu da egun. Sare-Sareak garatzen/Tejiendo redes izenburuko obra honen bidez, Luz Darriba uruguaiar artista multidisziplinarioak "guztion artean armiarma sarea bezain sendoa izango den gizarte ehuna egiteko" gogoa sinbolizatu nahi du. Gizarte ehun hori "gizakien arteko, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, zuzentasuna, parekotasuna geldiarazten dituzten kontu guztien aurkako eustorma izango da".
Galizia eta Euskal Herriko hainbat gizon-emakumek (Latinoamerikako zenbait emakumeren ekarpenekin batera) eskuzko teknika desberdinak erabiliz eta kolore askotako artilez ehunduriko sare hau, Europa Jauregiko aurrealdean egongo da Kongresuaren amaiera arte; orduan desegingo da eta artilea GKE bati emango zaio helburu sozialetan berrerabili dezan.
