Nouvelle corporatives

01/05/2007

Aita Madina

*Hilabeteko monografikoa

Euskonews & Media astekariaren maiatzeko monografikoa Francisco Madina Igarzabal musikariari eskaini zaio jaio zeneko mendeurrenaren kariaz. 395. alean, maiatzaren 18an argitaratzen da Imanol Muruak Luis Mallea, urte askotan Madinarekin bizi izan zenari egindako elkarrizketa. Xabier Ugartek Aita Madinaren musika lanen zerrenda ematen du argitara eta Pepe Romero gitarrista bikainarentzat Aita Madina "Altxor ezkutatua" da. Era berean, Luis Mújica, Saski-Naskiko arte zuzendariak 1973 urtean emandako kontzertu-omenaldi batean esandako hitzak berrematen dira bertan. Ernesto Mastronardi argentinar musikariak Saski-Naskin izandako esperientziek eta Aita Madinaren diskografia osoak osatzen dute Euskonews & Media alea.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp