Chansonnier basque

Titre original
Chansonnier
Gure Herria
Année de publication
1921
Editorial
Lieu de compilation
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

1.« Salbatore gora da Garazi aldian, ;
Ni ere han ninduzun igaran astian,
Debozione gabe bai sentoralian,
Ene gazte lagunak han beitziradian.

2.Bortietan artzain'ta ez jaisten(1) ardirik,
Ountsa jan, edan, eta egin lo zabalik,
Mundian ez ahal da ni bezañ irousik,
Ez nuke segur nahi bizitze hoberik !

3.Izar bat jeikiten da Goizerri aldeti,
Argi eder batetan, leñhuru bateki,
Erien, sendotzeko photeriareki ;
Hounki-jin egin diat nik hari segurki.

4.Izar houra jiten da boztarioreki,
Zelialat emanen naiala bereki ;
Hitzaman diriozut nik hari saminki,
Haren zerbutcharia nizatila betlhi.

5.Amorio zaharra behar hait kitatu,
Hanitch phena dereitak hik eni kaosatu ;
Maite berri bat zitak ezpiritian sarthu,
Hari behar deroat bihotza libratu ».

6. «Amorio zaliarrak zutia jenatzen,
Berri baten jitiak hanitch agradatzen ?
Zu ere gaztettorik hasia maithatzen,
Hoberik duzunian orai ni kitatzen.'

7.Zoumbat aldiz nigarrez egin dut uthurri,
Zu zinadiala kaosa amak eraginik !
Arrazou're ziala sobera badakit,
Zeren zutzaz benintzan charmaturik bethi.



8.Kitatzeko sujeta zer othe ahal den
Ahal bezain barnati niagozu phentsatzen:
Ene buria deusetzaz eztit akusatzen...
Inozent nuzu eta zu joan zite arren! »

(1) deizten."