Chansonnier basque
- Titre original
- SAN MIGELEN BERSOAK (Variante)
- Texte standardisé
- SAN MIGELEN BERTSOAK
- Chansonnier
- Cancionero Vasco
- Année de publication
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Lieu de publication
- DONOSTIA
- Lieu de compilation
- Compilateur
- AITA DONOSTIA
TEXTE ORIGINAL
1. San Migelen bersoak noa kantatzera,Aditu nai duenik iñor baldin bada.
Berri txarrak dabiltza mundutik barrena;
Notezioso nasiak geienak al dira
Aingerua lapurrak eramana dala.
2. Maiatzeko ilaren amaikagarrena
San Migelen lapurrak sartu ziradena;
Bai ta ere arrobatu berak nai zutena;
Azkeneko Erlikie aingeruarena:
Orrek ematen digu biotzean pena.
3. San Migela joan da lenengo pregunte:
Ogi ta ardoa eskatu digute,
Oriek egan (edan) eta egin dute junte;
-Orain para ditzagun sokakin lotute,
Goazen Franziera San Migel artute.
4. Iru egunen bat gizon geigoak gañetik
Mile atera dira larrungo balletik; (bila)
Borondate aundian ni beintzat gogotik,
Or ibili gerade mendi oietatik
Migel, zure deia, da orain montañetik. (ta)
5. Nora zoaz Migel Aingeru ederra?
Pena aundiz beterik gu arkitzen gera;
Eztirudi montañek lenengoa dela,
Adizazu, Migel, emengo negarra
Zu ezpazera itzultzen gu galduak gera.
6. Iruñeko Korteko Alkate Rodriguez
Barka dezaie baño berso au ai (adi) bez.
Berori portatu da aditu dedanez,
Franzira joan eta San Migelen aldez
Aingeru eder ori bilatu al bez.
7. Franzira joan eta San Migel upatu,
Belauniko jarririk bertan adoratu;
Berak gaitzala bada arren anparatu
Bizi modu onen bat mundurako logratu,
Ta gero zeruetako gloriaz gozatu."
