Chansonnier basque

Titre original
JOLES DA JOLES
Chansonnier
Cancionero Vasco
Année de publication
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
YERRI
Compilateur
RIEZU, P. JORGE DE, TRANS.

TEXTE ORIGINAL

1. Joles da joles, etxekuak,
Nik jotzen dizut atia.
Nik jotzen dizut atia,
Konsole dedin jendia.
-Santa Martiri maitia
Dago errukiz bedia;
Berak alkanzatuko digula
Osasuna ta bakia.

2. Libertaria eskatzen diot
Etxeko prinzipalari
Santa Agedaren alabantzak
Kantatutzera nua ni
-Santa Martiri maitia...

3. Alkate jaunaz egondu giñan
Atzoko arratsaldian;
Libertaria gerekin degu
Ibiltzeko pakian
-Santa Martiri maitia...

4. Nork esango du zer pasa zuan
Munduan Santa Agedak;
Lendabiziko azotatua,
Kendu zioten bularra
-Santa Martiri maitia...

5. Gorrotuaren indarra,
Jentillen biotz gogorra!
Istant batian istaldu zaion
Gorputz guzia odola.
-Santa Martiri maitia...

6. San Pedro berak kuratu zion
Santa oni gorputz guztia.
Zeruetatik jetxi zitzaion
Jaungoikuaren argia.
-Santa Martiri maitia...

7. Lurrikara bat egin zan eta
Ikara orren puntuan
Borrero oyen lagun bi
Azpian artu zituan.
-Santa Martiri maitia ...

8. Soruan dago boldia (goldia)
Soñian kapa moria.
Etxe ontako nagusi jauna
Ondo gizontxo noblia.
-Santa Martiri maitia...

9. Etxeko andria zabala,
Etxe oneko alaba;
Ortxe birian esan digute (bidian)
Limosna-gine zedala. (zerala)
-Santa Martiri maitia...

10. Ortxe goyan dago iturri,
Ura txorrotik etorri;
Etxe ontako zaldun gaztiak
Amalau urre-txintxarri.
-Santa Martiri maitia...

11. Amalau urre-txintxarrekin
Zazpi damaren eguzki;
Oyek guziok ala izanik,
Geyago ditu merezi.
-Santa Martiri maitia...

12. Arantza beltza ostrua txiki
Puntara zaigu loratu;
Orain emetik biar genduke
Dama gaztia koplatu.
-Santa Martiri maitia...

13. Damatxo gazte konpuntua,
Ori kolore gorriak!
Zure matrallak idurutzen zat
Krabeliñaren orriak.
-Santa Martiri maitia...

14. Krabeliñaren orriarekin
Larrosa mariatzekua; (mayatzekua)
Zuri begida ementxe gaude (begira)
Damatxo biotzekua.
-Santa Martiri maitia...

15. Sentitzen zaitut, sentitzen,
Zelan zeraren jaikitzen,
Sala soruko zapata-otsak
Emen ditut aditzen.
-Santa Martiri maitia...

16. Sakua bere luzia degun,
Matxinkalañak egiña,
Etxe onetan izango al da
Au betetzeko lagiña.
-Santa Martiri maitia...

17. Tolosatikan goraxiago
Erri txiki bat Irune;
Besterikan ezpaldin badago,
Igual dela dirue.
-Santa Martiri maitia...

18. Zibili eta zabala,
Urdaya azpiku ona da;
Zibili eta zabala datxo
Iru lokainka ondotxo.
-Santa Martiri maitia...

19. Alper alperrik ibilliko zera
Zayaskiari kendutzeko;
Salomotxua lukainkatxua
Besterik eztegu artzen.
-Santa Martiri maitia...

20. Orain adios egiten dut,
Sante onekin batian;
Urte ontto bat pasa dezaten
Osasinaz ta bakian.
-Santa Martiri maitia...

21. Kandelerio lerio,
Aitzari ura dario.
Oraiñ emekua egin degu ta
Beste bat arte: adio.
-Santa Martiri maitia...

22. Kakoan dago uztarri
Magoitik etorri;
Etxe onetako nagusi jaunari
Puskar bi........
-Santa Martiri maitia..."