Agenda

Aita Donostia, euskal konpositorea

Radio

Aita Donostia, euskal konpositorea

Heure et la date:
01/04/2017
Lieu:
Euskadi Irratia. Amarauna

XX. mendeko euskal konpositore hoberenetakoa da Jose Antonio Donostia, Aita Donostia. 11 urterekin lehen partitura idatzi eta 70 urterekin hil zen arte obra sinfoniko, koral, erlijio lan eta euskal giroko ugari idatzi zituen.

Konposizio lanarekin batera, Euskal Herriko musika herrikoia bildu eta halaxe sortu zen ‘Cancionero Vasco’. Ez hori bakarrik, kantuak biltzen hasita, garaiko bizitza tradizionala ere dokumentatu zuen. Etnografia lan horren fruitu da Aita Donostiaren Obra Osoen azken alea, hamargarrena. Honekin amaitu da Eusko Ikaskuntzako kide honen obra biltzeko urtetako lana. Obra honi buruz hitz egiteko Eresbileko zuzendari Jon Bagues izango dugu Amaraunean larunbatean, Eusko Ikaskuntzaren tartean.