Urteko Galdera 2016: Joxerramon Bengoetxea / Zuzenbidean katedraduna

Urteko Galdera

20/01/2016

Urteko Galdera 2016: Joxerramon Bengoetxea / Zuzenbidean katedraduna

¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica?

Galderak berak erantzuna dakar: kultura humanistikoaren eta zientziaren arteko balizko banaketa legoke hezkuntzan, eta banaketa hori ezabatu nahi da galderaren arabera. Hasteko, ez dakit ezabatzea aditz egokiena den. Banaketa ezabatzen denean zein egoerara itzultzen gara? Behar bada berdintasunera? Batasunera akaso? Banatuta egotea gauza txarra al da? Ezagutza mota desberdinak badira, zergatik ez bereizi? Ados, baina bereizteak ez du, ez luke, baztertzerik ekarri beharko.

Nire ustez, abiapuntua da hezkuntza ereduen zergatia eta funtsa zertan datzan galderaren inguruko gogoeta egitea. Hona nire proposamena: gazteei ezagutzaren transmisioa ziurtatzea eta ezagutza berenganatzeko eta ezagutza sortzeko gaitasuna ahalbideratzea, alegia ziurtatzea gazteek beharrezko eta gutxieneko jakintza eta ezagutzarako tresnak edukiko dituztela heldutasunera heltzerakoan.

Leer

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp