Noticias corporativas

01/07/2009

Udalak

Ormaiztegi

Eusko Ikaskuntzaren eta Ormaiztegiko Udalaren arteko hitzarmenaren alorrean, ahozko lekukotasunen bilketari ekingo zaio. Hartarako, 20 pertsona baino gehiago sakon elkarrizketatuko dira iraganeko bizi moldeekin zerikusia duten gaiei buruz: familia, politika, lana, hezkuntza, aisialdia eta kultura, erlijioa? Horretaz gainera, lekukotasun zehatzak bilduko dira Espainiako gerraz. Elkarrizketa guztiak bideo euskarrian grabatuko dira.

Lesaka: feriak eta merkatuak

Lankidetza hitzarmen baten barnean, datorren ikasturtean egitekoa den beste azterlan interesgarri bat: Lesakako feriak eta merkatuak eta horiek espazioaren egituraketan eta hiri garapenean izandako adierazpena gaiari buruzko azterlan historikoa. Ana Zabalzak zuzenduriko talde batek herriaren historia eta bilbearen analisia egingo du, eta emaitzak lau lanetan gauzatuko dira: Erdi Aroaren Historia, Aro Berriaren Historia, Historia Garaikidea eta Espazioaren kudeaketa eta hiri garapena.

Zumaiako musika

Itziar Larrinaga, Musika Saileko lehendakariak, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren euskarri teknikoarekin, Zumaiako musikaren bilketa lana burutuko du datozen hamabi hilabeteetan. Bai herri musikaren nola zumaiar autoreen konposizioen katalogo osoa moldatzea da lanaren helburua. Lesakan egindako lanaren antzekoa, eta hitzarmena duten beste hainbat herritan egin nahi dena.

Exposición en Mutriku

Del 10 de junio al 19 de julio en Zabiel Kulturetxea de Mutriku se exhibe la muestra Quién es quién en Mutriku. Las hidalguias siglos XVI-XIX. Se trata de una aproximación al pasado de la villa a través de aspectos cotidianos: la sociedad estamental, la nobleza; la hidalguía en Gipuzkoa, el hidalgo; los expedientes de hidalguía; la reconstrucción familiar, la genealogía. En conjunto constituye una interesante visión de la población mutrikuarra y sus desplazamientos por el mundo.

Bera: organo zikloa

Datorren abuztuan,ondoz ondoko bigarren urtez, Eusko Ikaskuntzak programaturiko organo ziklo bat hartuko du bere baitan Berako parrokia elizak. Lehen kontzertuan, abuztuaren 14an, J.S. Bach, J. Alain eta C. Franck-en obrak interpretatuko ditu Carlos A. Guerrak. Abuztuaren 21ean, José Luis Echechipíak bere lan bat aurkeztuko du, C. Franck eta M. Dupré-ren obrekin batera. Azkenik, Camille Saint-Saëns-ek erabat beteko du abuztuaren 28ko programa, Aitor Olea organistaren ardurapean.

Esclaves du franquisme

Du 18 juin au 11 juillet, à la maison de la culture Ernst Lluch de Donostia on peut visiter l ?exposition Esclavitud bajo el franquismo: carreteras y fortificaciones en el pirineo occidental. Eusko Ikaskuntza et la Mairie de Donostia parrainent cette activité qui désire difuser un épisode peu connu de l ?après-guerre civile. En complément, le 25 juin Edurne Beaumont et Fernando Mendiola présentèrent un exposé. En automne, l?exposition voyagera àValdorba, Amorebieta, Mungia et Barrundia.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp