Noticias corporativas

01/09/2013

Soinu adierazpenak eta kultura tradizionala jardunaldiak

Soinu adierazpenak eta kultura tradizionala. Ikus-entzunezkoak eta sorkuntza izenburupean datorren urriaren 18an Fundacion Bilbao Arte Fundazioan jardunaldiak burutuko dira.

Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak antolaturik eta Bilbao Arte Fundazioaren kolaborazioarekin, urrian soinu adierazpen eta kultura tradizionalaren inguruko jardunaldiak izango dira. Fundazioan Soinu edo doinu tradizionalak transmisioaren elementu nagusitzat hartzen dituzten ikusentzunezko obrak ezagutzea, horietaz hausnartzea eta eztabaidatzea da jardunaldi honen helburua. Era horretara, izan ere, ondare ukiezinari erabilera berria ematen zaio, ondare hori betidanik baldintzarik gabe geografia eremu jakin batekin loturik egona izanik, dagokigun kasuan Euskal Herriarekin. Gaurko gizarteetan, folklorearen berrinterpretazioak edo horretaz jabetzeak faktore ugari hartzen ditu barnean, eta horiek manipulatu egiten dute, ohartuki edo ohartu gabe, ondare tradizionala, horren funtzionalitatea aldatzen baitute, eragiten duten kausak beste batzuk dira eta. Honela Arte Garaikideko praktiketatik bultzatutako erabilpenak esanahi eta kontzeptu berriak sortzen ditu, adibidez, kultoa"ren eta "herrikoia"ren arteko dikotomia zalantzan jarriz, hala nola soinuen gaitasun anakroniko, politiko eta identifikagarria esperimentatuz.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp