Noticias corporativas

01/12/2007

Sinadurak Ormaiztegin

Azaroaren 21ean, Ormaiztegiko Udaletxean, Jon Intxausti Ugaldek, bertako Alkate gisa, eta Teresa del Vallek, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariorde gisa, bi erakundeen arteko lankidetza kultural eta zientifikorako hitzarmen bat sinatu zuten.

Era berean, Eusko Ikaskuntzaren eta Millan Irizarren Eskutik Kultur Elkartearen arteko bigarren Hitzarmena sinatzeari ekin zioten; horren bidez, elkarte hori biltzen ari den Ormaiztegiko industrializazioari buruzko dokumentu funts garrantzitsua digitalizatu eta zabaldu ahal izango da.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp