Noticias corporativas

01/07/2009

Sariak / Premios / Prix

EI-Baiona Sariak

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak urtero ikerketa eta sorkuntza lanen artean banatzen dituzten sariak hamargarren ediziora iritsi dira. Euskal Kultura Sari bikoitza Baionarekin edo Ipar Euskal Herriarekin zerikusia duen eta berriki egindako obra zientifiko edo kultural baten egilearentzat da (2.500 euroko diru hornidura).

Bestalde, zenbait pertsona ohoratzeko asmoa dago lurralde horretan euskal kulturaren edo zientziaren alde buruturiko lan bereziki esanguratsuagatik. Gainera, beste Sari bat ematen zaio euskal bizitzaren alderdi bati buruzko Bideo Dokumental Onenari edo Erreportaje Onenari, eta sortzaile ez profesionalentzat da (1.250 euroko diru hornidura).

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp