Noticias corporativas

01/01/2008

Osasun Zientziak

Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute berariazko lankidetza proiektuak antolatu eta garatzeari begira ikerketa, irakaskuntza eta jendartzeratzearen alorrean, lerro komun bereziak sustatuz.

Elkarlan hau berehala gauzatzekoa da Osasunaz. Cuadernos de Ciencias de la Salud agerkariaren barruan Begiristain Doktorea Sarian irabazle gertatu diren saiakerak argitaratuz. Sari hori euskaraz egindako lanetarako deitzen du urtero Gipuzkoako Medikuen Elkargoak.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp