Datorren irailaren 20an Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko Bulegoan (Baionan) Lurra eta Hiria jardunaldiak ospatuko dira. Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik, bi helburu nagusi ditu jardunaldi honek; alde batetik baserri munduan ematen ari diren iniziatiba alternatiboak ezagutu eta haien garrantzia ezagutzea, eta bestetik, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea eta gauzatzea.
Ikusi gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=23045
