Android gailuetarako app honek Euskal Herria hobeto ezagutzeko parada ematen digu. Google mapetan oinarritutako interfaz batetik abiatuta, gure herriaren ondarearekin lotutako hainbat interesgune ezagutzeko aukera daukagu. Ondarea, gainera, modu zabalean ulertuta: eraikinak bai, baina baita pertsonaiak, sukaldaritza, festak, eta abar.

Aplikazioak horren guztiaren inguruko informazioa ematen digu, euskaraz eta gazteleraz, mugikorretarako espreski prestatutako testuen bitartez. Aplikazioa antzinako ehundaka argazkiz hornituta datorkigu eta alderdi grafiko honek denboran bidaitzeko aukera ematen digu, aurrean daukagun interesguneak garai batean zuen itxura azaleraziz. Informazioa jasotzea errazteko, KulturMapp audio-gida moduan ere erabil daiteke, TTS teknologiari esker edukiak entzunez.
KulturMapp Google Play zerbitzuan lor daiteke.Lan hau aurrera eramateko Euskomediak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.
