Ekainaren 24an Eusko Ikaskuntzak kultura eta zientzia lankidetzarako beste Hitzarmen bi sinatu zituen Arabako beste hainbeste udalekin: Zuhatzu-Kuartango eta Laudio. Bi Hitzarmenok hainbat egintzatan mamituko dira hurrengo urteetan.
José Ramón Salazar, Zuhatzu- Kuartangoko alkateak (argazkian), eta Jon Karla Menoyo, Laudiokoak beren sinadura ezarri zuten M? Nieves Urrutia Agorreta, Eusko Ikaskuntzako Arabako Lehendakariordearen sinadurarekin batera.
