Datorren azaroaren 25ean, EHUko Letren Fakultatean Gasteizen Hizkuntzen trataera bateratua. Apraiz-Zumalabe Mintegia ospatuko da Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Sailak antolatua.
Hizkuntzen trataera bateratuak hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza modu koordinatuan planteatzen du, curriculumaren diseinutik hasi eta ikasgelako praktikaraino edo jarduneraino. EHUarekin elkarlankidetzan antolatzen den mintegi honetan hizkuntzen trataera bateratuaren oinarriak landuko dira, planteamendu didaktiko honek eskatzen dituen baldintza eta osagai teoriko eta metodologikoak aurkeztuz. Halaber, Euskal Herrian egindako hainbat esperimentazio saio ere aurkeztuko dira, tartean Eusko Ikaskuntzaren Apraiz-Zumalabe 2011 bekaren harira egindako "Biografia laburra testu- generoaren didaktika eleanitza D.B.H. 4. mailan" egitasmoa. Mintegia hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan interesa duen edonorentzat zuzendua dago, hala nola, lehen zein bigarren hezkuntzako irakasle eta hizkuntza alorreko koordinatzaile, hizkuntzen didaktikako ikerlari eta unibertsitateko ikasleentzat.
Hauek dira Mintegian parte hartuko duten hizlariak: Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Iker Pagola (Erain Ikastetxea), Ane Badiola, Lierni Etxeberria, Aroa Murciano eta Garazi Rota: (Eusko Ikaskuntzaren Apraiz-Zumalabe 2011 beka).
