Noticias corporativas

01/02/2010

Gazteria

Proposamenak euskararen erabilerarako

Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa? proiektuaren azken urratsean Hondarribiako aterpetxean bildutako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteak gaurkotasun handiko arazoez gogoetan aritu ziren. Hala nola, gaur egun EAEn den Hezkuntza Sistemaren D ereduak ez duela leku guztietan euskararen ezagutza, erabilera, egoki hitz egitea eta idaztea bermatzen. Leku bakoitzean errealitatea desberdina dela azpimarratu zen eta herrien eta hirien arteko desberdintasuna aipatu zen. Horrez gain,etorkinen arazoaz hitz egin zen, hau da, etorkinek euskara ikastera nola bultzatu. Azkenik, gazteen artean gaztelerara aldatzeko joeraren aurrean gazteriak berak abian jarri ditzakeen ekintzez ere luze aritu ziren gazteak. Informazio gehiago: www.eigazte.org webgunean.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp