Uztailaren 12an, Bilbon, Eusko Ikaskuntzaren EuskoSare programa aurkezteko bilera izan zen, Euskal Giza Kolektibitateen IV. Kongresuaren barruan.
Besteak beste, parte hartu zutenak Josu Legarreta, Euskal Kolektibitateekiko Harremanetarako Zuzendaria; Javier Retegui, Eusko Ikaskuntzako presidentea; Iñaki Agirre, Eusko Jaurlaritzako Atzerri Jarduerarako Idazkari Nagusia eta Jose Ignacio García Ramos, Eusko-Sareko Zuzendaritza Komiteko presidentea izan ziren. Euskal kolektibitateetako ordezkarien aurrean, EuskoSareko eduki eta helburuak azaldu zituzten.
