Noticias corporativas

01/01/2014

Eusko Ikaskuntzaren Eredua eta Oinarrizko Estrukturari bai

Abenduaren 20an ospatutako Batzar Nagusiaren ez ohizko bileran Eusko Ikaskuntzaren Eredua eta Oinarrizko Estruktura aurkeztu, eta onarpena eman zitzaion parte hartu zuten bazkideen %67aren onarpenarekin.

Batzar Nagusiko Idazkaria den Monica Mosok ireki zuen Batzarra aurkezpena eginez. Jarraian Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren Eredua eta Oinarrizko Estruktura dokumentua aurkeztu zuen eta ondoren bazkideek hartu zuten hitza. Hainbat interbentzioren ondoren, eginiko aurkezpenaren eta galdeketarako tarte bat ireki ondoren, bazkideen botoen gehiengoaz onartua izan zen Eredu eta Oinarrizko Estruktura dokumentua eta Estatutu berri batzuk proiektu honetara egokitzea. Parte hartze handia izan zuen Ez Ohizko batzarrean gehiengo sinplez onartua izan zen Eusko Ikaskuntzaren lan markoa. Orotara 187 pertsonen baiezkoa jaso zuen proiektuak eta 91 pertsonek ezezkoa eman zioten proposamenari. Azkenik 12 pertsonen botoak nulo edota txuri bezala konputatuak izan ziren. Batzar Nagusia bideokonferentziz jarraitua izan zen Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako bulegoetatik eta bertan ere botoa eman ahal izan zuten gerturatutako bazkideek.

2014 urtean zehar Eusko Ikaskuntzaren Eredua eta Oinarrizko Estruktura abian jartzeko estatutuen egokitzapena, erakunde sortzaileei proiektua aurkeztea, gizarteari komunikatzea, barne berregituraketa bat gauzatzea eta urteko plangintza finkatzea izango dira abian jarriko diren lehen urratsak.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp