Noticias corporativas

01/12/2007

Euskal Artea 1975-05

Martxoaren 13tik 15era Artearen VII. Jardunaldiak: 1975-2005 bitarteko Euskal Artearen Berrikuspena egingo dira Donostian. Entzute aitortua duten zenbait adituk hainbat txosten aurkeztuko dituzte ikuspegi orokorra ematearren, eta horiekin batera irakurtzekoak diren komunikazioek egun gauzatzen ari diren ikerlanak ezagutaraziko dituzte.

Txosten eta komunikazio horiek argitaratu eta parte hartzaileen esku jarriko dira Jardunaldien hasieran Ondare aldizkariaren ale berezi batean, zeinak horietaz gainera aldiari dagokion bibliografia eguneratua aurkeztuko duen.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp