Noticias corporativas

01/07/2008

EI-Ville de Baiona Sariak

*Ikerketa eta sorkuntza

Beste urte batez, Eusko Ikaskuntzak eta Baiona Hiriak beren urteko sariak emango dituzte. Euskal Kultura Sari bikoitza Baionarekin edo Ipar Euskal Herriko lurraldeekin zerikusia duen obra zientifiko edo kultural berri baten egilearentzat izaten da (2.500 euroko diru hornidura). Bestalde, Iparraldean euskal kulturaren alde edo zientziaren alde lan bereziki esanguratsua burutu duten pertsonak ohoratzeko asmoa dago. Gainera, Sari bat ematen zaio sortzaile ez profesional batek egindako Bideo Dokumental Onenari edo euskal bizitzaren alderdi bati buruzko Erreportaje Onenari, (1.250 euroko diru hornidura).

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp