Guztira 130 herritarrek parte hartu dute DiKomA proiektuaren interbentzio fasean Errenteria, Zumaia, Oñati eta Bermeoko Udaletan burutu dena. Udalerri bakoitzean bi saio egin dira; lehenengoa, herriko eragileekin eginiko formakuntza saioak izan dira, EkoLinguA dinamizazio-jokoa ezagutarazi eta metodologia honen bidez. PlayDecide motako materialaren egitura eta metodologian oinarritu da eta eztabaida-joku eta metodologia baten inguruan, gizarte eta zientzia alorreko eztabaidetan herritarren parte-hartzea sustatzea izan du helburu.
Jarraian, udalerri bakoitzean, herritarrekin esku hartze saioa jarri zen abian. Erakunde eta arlo ezberdinetako 30/40 pertsona esanguratsu bildu dira eta aniztasuna bermatzea izan da helburu nagusi. Euskaldunek eta erdaldunek, belaunaldi desberdinetako pertsonak eta formakuntza anitzeko herritarrek bat egin dute.
