Noticias corporativas

01/02/2010

"Datorkigunea": gazteak etorkizunaren aurrean

Eusko Ikaskuntzaren azken bi Kongresuetan (2005 eta 2009) nabarmentzekoa den datu azpimarragarri bat:gazteen parte hartzea. Oraintsu egindakoan, Gizartearen Aurrerapen Iraunkorrerako Berrikuntzari buruzko XVII. Kongresuan, hainbat unibertsitatetatik ?EHU,Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea? zetozen ia 300 ikaslek parte hartu zuten bertako "Gazte Foro"-an. Bertan, Kongresuaren zazpi ardatzen inguruko 68 lan aurkeztu ziren, eta horien azalpenen ondoren eztabaida guztiz parte hartzaileak izan ziren.

Ekimenari buruz hala Kongresuaren Batzorde Antolatzaileak nola bere protagonistek egindako balorazio positiboan oinarriturik, Ei-Gazte!, Eusko Ikaskuntzako Departamentuak lan dinamika horri jarraipena emateko egokitasuna azaldu du.

Oinarri horren gainean "Datorkigunea" proiektuari ekin zaio... "Datorkigunea"-ren helburua Gizarte Sare bat sortzea da, euskal lurralde guztietako gazteak elkartuko dituena gaurko gizartean dauden erronka sozialei buruzko eztabaida sortzearren eta tratatuko diren arazoei erantzuna ematera zuzenduriko ekintzak zehaztearren. Foro honek zazpi lurraldeetako gazteak bilduko ditu eta gazteek berek, bai Parte hartuz erabakitzen duzu jardunaldian (Donostia, 2009ko azaroa) bai "Gazte Foro"-an, proposaturiko gaiak ukituko ditu. Gai horiek, azken batean, zuzenki gazteriari eta haren etorkizuneko garapenari dagozkio, eta Eusko Ikaskuntzaren lan ildo estrategikoen barnean integraturik geratuko dira.

Aurreikusitakoaren arabera, "Datorkigunea" proiektua denbora gutxi barru abiatzekoa da eta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresura arte luzatuko da, non beste "Gazte Foro" bat izango den.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp