Conferencias y jornadas

15/06/2015

Bilboko Historiaren XIX. Symposiuma

Urriaren 15era arte zabalik dago "Memoriaren toki eta ibilbideak. Bilboko Museo bat" gaitzat hartuta komunikazio proposamenak egiteko epea.

Bilboko Historiaren XIX. Symposiuma

Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak antolatuta, azaroaren 22 eta 24ean Bilboko Historiaren XIX. Symposiuma izango da. Hiriaren eguneroko paisaiaren parte diren toki eta ibilbideak finkatu eta horiei buruzko gogoeta egin nahi da, hauek sortu edo asmatu zirenekoak edo bertako sustatzaile zeintzuk izan ziren. Azkenik, gure buruari galdetzeko: Museo bat Bilborentzat? XIX. Symposiumean beren ekarpenekin parte hartzeko interesa duten ikerlariek urriaren 15 baino lehen bidali beharko dute Eusko Ikaskuntzara, izenburua, 100 hitz baino gutxiagoko laburpena, egile edo egileen izenak, helbidea eta harremanetarako telefono bat jarrita. Onartutako komunikazioen testu osoa euskarri informatikoan bidali beharko da abenduaren 31 baino lehen, Bidebarrieta aldizkarian argitaratu dadin.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp