
Alardearen seme-alabak
Zuzendariak: Jone Karres eta Eneko Olasagasti
Alardearen seme-alabak dokumentala irailaren 6an estrenatuko da Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Irunean. Horrez gain, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 61. Edizioan ikusgai izango da Zinemira (Euskal Zinema) zikloan. Jone Karres Eusko Ikaskuntzako bazkideak eta Eneko Olasagastik zuzendua, Irun eta Hondarribiko alardeetan emakumearen parte-hartzeaz jarduten du eta baita horrek sortutako sentimendu eta eztabaidaz.
