Noticias corporativas

15/04/2014

Batzorde Iraunkorra: izendapenak eta akordioak

Organigrama, ekonomia eta elkarteko errolda izan ziren gai nagusiak martxoaren 18an Donostian izan zen Batzorde Iraunkorrean.

Arrazoi pertsonal eta profesionalengatik kargua utzi ondoren, Batzorde Iraunkorrak Mónica Moso ordezkatu zuen, aurretik erakundearen Idazkari gisa egindako lana eskertu ondoren.

Bere tokia Idoia Goikoetxea Zabaletak (1983) hartu du, EHUko Biologia Lizentziaduna eta Granadako Unibertsitateko Antropologia Fisiko eta Auzitegikoan Masterra denak. Alemania, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Ingalaterra eta Frantziako ikerketa zentroetan egonaldiak egiteaz gain, Atapuercako mendiko proiektuetan parte hartu du, bai eta arkeo-paleontologia alorreko beste zenbait proiektutan. Egun, EHUn ematen ditu eskolak, Bilboko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalien Fisiologia Departamentuan.

Eusko Ikaskuntzako Idazkariorde Garbiñe Henry Moreno (1971) izendatu zuten, Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Soziologian Lizentziaduna, eta Nazioarteko Negozio Eskolan Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan Masterra. Partaidetza plan eta komunikazio eta marketin gaietan aditua eta aholkularia da, egun, Deusto Fundazioko Deusto Innovación Social zuzentzen du.

Izendapen hauez gain, Batzorde Iraunkorrak kontu ikuskaritza aurreko 2013ko behin-behineko kontuak onartu zituen eta 2014ko aurrekontua eta lehentasunak aztertu zituen.

Langileen atalean, urteko lehen hiruhilekoan izandako negoziazio prozesuaren berri eman zen. Presidenteak, gainera, egindako komunikazio kanpaina azaldu zuen eta, azkenik, hiru urteko kuotak ordaindu gabe dituzten bazkideak erroldatik kentzea erabaki zen.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp