J.M. Barandiaran, gaur
Jesus Altuna arkeologoa, Concepción de la Rua antropologoa eta Joxe Arregi teologoa izan ziren Jose Migel de Barandiaran, gaur zikloko txostengileak. Haren izeneko Fundazioak antolatu zuen zikloa, Barandiaranen heriotzaren hogeigarren urteurrena zela eta. Hitzaldiak azaroaren 22tik abenduaren 1era bitartean eman zituzten Ataunen, Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian, bertaraturiko jende kopurua guztiz gogo-betekoa izan zelarik. ?Ataungo Jakintsu?-aren ondare intelektuala eta giza ondarea eguneratzea zen helburua, hiru alderdiotatik: ibilbide pertsonala eta bizi jarrera, euskal antropologia Barandiaranen ondoren eta zientziaren eta erlijio fedearen arteko harremana XX. mendean.
