Noticias corporativas

01/06/2009

Atzera begira, aurrera egiten

La Asamblea General, primera del mandato presidencial de José María Muñoa, aprobó la gestión del ejercicio 2008 e invistió a Javier Retegui como Presidente Honorario y Socio de Honor

Maiatzaren 29an, Donostiako Miramar Jauregian, urteroko Batzar Nagusia egin zuten Eusko Ikaskuntzako bazkideek, abenduko hauteskundeen osteko lehena. Arauei jarraiki, Mónica Moso idazkariak 2008an zehar bideratutako jardueren memoria aurkeztu zuen eta bertaratutakoei ale inprimatuak eman zitzaizkien. Batzar Nagusiak memoria, balantzea nahiz emaitzen kontua berretsi zituen.

José María Muñoa lehendakaria erakundea bere ustez definitzen duten alderdiak deskribatu zituen. "Herrialdea maite duten pertsonek osatzen dute Eusko Ikaskuntza", esan zuen eta,ondoren, "egiten dugun oro Euskal Herriaren onura bilatzeko izango da" baieztatu.

Muñoak nabarmendu zuen Elkartearen bokazioa dela herrialdearen gabezia garrantzitsuei erantzuteko erakundeak ematea, esaterako, Euskaltzaindia, hain zuzen ere, aurten 90 urte beteko dituena edota Jakiunde. Etorkizunerako lehentasun gisa, bizikidetza eraikitzea seinalatu zuen presidenteak eta Eusko Ikaskuntzako bazkideek horretarako "haien ekarpen handia edo txikia" egin dezaketela gehitu zuen.

Ohorezko Lehendakaria

2002 eta 2008 bitartean Eusko Ikaskuntzaren lehendakari izandako eta Ohorezko Lehendakaria eta Bazkide izendatutako Xabier Retegi Aiastuiren laudatio a egin zuen José Luis de la Cuesta bazkideak. Baloreak dituen herrialde koherente eta integratzailearen alde egiteko oinarri duen humanismoa azpimarratu zuen Retegiren ezaugarri nagusi gisa. Bestalde, De la Cuestak agerian utzi zuen elkarte zientifikoen aurrerakuntzarako presidente ohien presentziak duen garrantzia.

Xabier Retegik, hunkituta, ohorezko aintzatespena eskertu zuen. Bere hitzaldian esan zuen, bere ustez Eusko Ikaskuntzaren ezaugarri dela "elkarbizitzarako topagune komuna izatea" eta "komunitatea sortzeko" gaitasun horretan sakontzera animatu zituen bazkideak.

Bukatzeko, Angel Apraiz Eusko Ikaskuntzako lehen idazkariari zenari buruzko bideo biografikoa proiektatu zen, Euskomedia Fundazioak prestatua.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp