Asmoz Fundazioak hitzarmena sinatu du HABErekin
Asmoz Fundazioak hitzarmena sinatu du HABErekin HIZNET - Hizkuntza Plangintza Gradu-ondoko ikasketak direla eta. Euskararen inguruko ikerketan elkarlanean aritzea da hitzarmenaren xedea. Habe Liburutegia, esparru zientifikoan beti ere, erakundeen bibliografia eta dokumentazioen hornitzaile gisa arituko da eta Asmoz Fundazioak bestetik, hitzartutako beste erakundeekin batera, HABE Liburutegiko funtsak erabiliko ditu eta horien berri emango du. HABEk, une honetan, 6000 bazkide ditu eta 40.000 dokumentu bildu ditu bere liburutegiak. Honetaz gain, erabilera ez presentziala bultzatzeko hainbat egitasmotan murgilduta dago, hitzarmenak sinatuz, ikertaldeekin elkarlanean arituz, alertak bezalako on-line zerbitzu azkarrak eskainiz eta REBIUNEko (Red de Bibliotecas Universitarias) partaide da beste batzuen artean.
Curso on line de sistemas de información geográfica
La Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza ha puesto en marcha la segunda edición del curso on line de Sistemas de Información Geográfica (SIG). La fecha de inscripción está abierta hasta el próximo día 17 de febrero y dará comienzo tres días más tarde. El curso pretende capacitar en el manejo de documentos cartográficos utilizando herramientas de diseño asistido (Autocad Map 3D, gvSig, Idrisi Taiga). El alumnado se iniciará en el conocimiento de los SIG y será capaz de utilizar las herramientas básicas para editar, corregir, modificar y manipular las diversas fuentes cartográficas existentes utilizando para ello herramientas de diseño asistido. Su duración es de 150 horas y se dirige a cualquier licenciado o diplomado en materias relacionadas con el estudio del territorio.
ASMOZ TB
Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin, Internet bidezko telebista kanal zientifiko-teknologiko bat sortu du bere jarduera eremuan garatutako ikerketak gizarteari ezagutarazteko. Euskaraz plazaratutako edukiak topa daitezke bertan. Oro har,hezkuntzarekin eta formakuntzarekin lotura duten multimedia eduki berriez ari gara, aditu esanguratsuenei egindako elkarrizketetatik abiatuz lortutakoak. Jakintza esparru bakoitzean, gaurkotasun handiko gaien inguruko prestakuntza-bideo laburrak daude; 3-5 minututako ezagutza pilulak. Gaiaren arabera, edukiak bost multzotan sailkatu dira; Informazioaren kudeaketa eta IKT ,euskal kultura. garapen jasangarria eta ingurumena, enpresen antolamendua eta kudeaketa eta giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak.
Bideo guztiak ikusgai daude: http://www.youtube.com/asmoztv
Más información en http://sig.asmoz.org/
