Noticias corporativas

01/09/2007

Arte Erromanikoa 50.000 iruditan

La Fundación Euskomedia va a incorporar a su banco de imágenes ?3digitala? una importante colección fotográfica sobre Arte Románico, perteneciente a Jesús Tellería Armendáriz

Uztailaren 25ean, Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak eta Jesús Telleria Armendarizek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten. Horren bitartez, arte erromanikoaren inguruan aditu den Telleria jaunaren 50.000 diapositiba baino gehiagok osatzen duten bilduma Fundazioak kudeatuko du Interneten. Euskomediak argazkiak digitalizatu, katalogatu eta, azkenik, bere multimedia plataformaren bidez sarean jarriko ditu.

Guraso euskaldunen semea baina 1933an Mexikon jaioa, Jesus Telleria Armendarizek Madrilen Bide Ingeniaritza ikasi zuen, bere bizitza profesional guztian zehar Espainiako enpresa desberdinetan garatu duen espezialitatea.

Aguilar de Campoóko urtegia 1962an eraikitzen ari zela, berak "Erdi Aroko gizonaren grina eta estuasun, irakasgai eta kritiken espresio bizi eta errealistena" bezala definitu duen erromaniko artea deskubritu zuen Telleriak.

Orduan hasi zen kontinente guztian zehar bidaiatzen eta tokiko erromanikoari argazkiak ateratzen. Bere argazki bildumak eraikin erromanikoen barruko arkitektura eta eskultura biltzen ditu, baita elizen elementuak ere, bataio harri edo hilobiak, kasu.

Euskomedia Fundazioarekin sinatutako akordioaren inguruan Jesus Telleriak esan duenez "proiektuarekin oso ilusionatuta nago, nik bilatzen nuena delako". Eta gaineratu du: "Orain diapositiba kaxa guztiak nire etxeko paretetan dauzkat eta horrek ez du ezertarako balio. Horrela, sarean utzita, interesa duen orok begiratu ahal izango ditu. Pozik nago, horrela, nahi dituenaren esku egongo direlako".

Lan eta ikerketa trenza

Euskomedia Fundazioaren "3digitala"- ko irudi bankuak fondo pribatuetako argazkiak biltzen ditu. Gainera, bertan aurkitzen da Eusko Ikaskuntzaren argazki artxiboa ere, 1919an sortzen hasi zena.

Interes handiko aleak daude bertan eta mota zabaleko arte ondare euskarri garrantzitsua bihurtu da. Alderdi arkitektonikoak eta arte herrikoiaz gain badira ere, Euskal Herriko arlo etnografikoa jasotzen dutenak.

Hilabete gutxi barru, bankuak egun dituen 100.000 irudi baino gehiago 3digitala.com web orrian edonoren esku egongo dira. Eta deia egiten zaie euren argazkiak utzi nahi lituzketen guztiei, Euskomedia Fundazioarekin kontaktatzeko.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp