Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak hala eskaturik, Euskal Herrian nekazaritzarik ezak dakartzakeen kostuei buruzko txosten bat zuzendu du Eusko Ikaskuntzak.
J.R. Muruak koordinaturiko ikertzaile talde batek burutu duen azterlan honen helburua hauxe zen: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduera erabat edo ia erabat desagertzeak ekar litzakeen ondorioak eta kostuak zehaztea. Hartarako, ekoizpen jarduerarekin zerikusi zuzena duten alderdi fisikoak zein ekonomikoak aztertu dira, bai eta beste hainbat alderdi ere, hala nola biztanleriaren mugimenduek jardueran berean eta baserri giroan bereziki izan ditzaketen eraginak.
