Cancionero vasco

Título original
NERE ANDREA PLAZAN DANTZAN
Texto normalizado
NERE ANDREA PLAZAN DANTZAN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Nere andrea plazan dantzan
Epher errez aserik;
Ni gaizo hau, supazter zokhoan,
Belhaun-buruak errerik;
Belhaun-buruak errerik eta
Arthoz ere goserik.

2. Nere andrea goiz jekitzen da
Plazarat behar denian;
Buruko-mina lotzen zaio
Lanerat behar denian.
Holako andrea gizonak on dik
Ohean eri denian.

3. Nere andrea jeki orduko
Zazpiak edo zortziak.
Handikan goiti etzaizko sobra
Berai dohazkon guziak:
Neretzat xardin erdi bat eta
Beretzat xokolatia.

4. Nere andreak iduri du
Zaku gaizki josia.
Sudur handi, bizkar makhur,
Ipurdi maila handia.
Gaztaina errez ase eta
Oi, zer tronpeta-joilia!"