Cancionero vasco

Título original
SAN MIGELEN KANTUA
Texto normalizado
SAN MIGELEN KANTUA
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
BAZTAN
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. San Migelen kantua kantatzera nua,
Aditu nai duenik nior balin bada.
Berri txarrak dabiltze munduan barrena,
Notizioso geienak izanen al gara
Aingerua lapurrak eremana dela.

2. San Migela yuan eta ladronaren biotza (itzak?)
-Atariok edekitzen etziaudek errezak,
Burniak kituk eta ez agiz beratzak.
Batek ez erran biar:-langai ori utzak
Bertan ez gaitxan artu geren eriotzak.

3. San Miguela yuan eta ladronaren pregunta:
Ogiakin arnua eskatu omen dute,
Orduko eginik zauden elkarrekin yunta,
-Orai para detxagun eskuetan lotuta,
Guazin Franziara San Migel artuta.

4. San Migelen lenengo eldu zitzayona
Bakarrik balabilke ura zer piona, (peona?)
Etorri lakioke egunen bat ona,
Akziyua egina damuko zayona,
Projimuari Jauna usatzen zayona.

5. Iruetan egun gizon geyeguak gañetik
Billa atera dira Larraungo balletik,
Borondate onian guziok gogotik
Or ibilli girade mendi oyetatik,
San Migel Aingerua zure ondoretik.

6. Iruñeko korteko Alkate Rodriguez,
Barka bezare, baño bertzu au adi bez,
Bera portatu zaigu aditu dugunez,
Frantziara yuan da San Migelen galdez,
Aingeru ederrena opatu al balez.

7. Rodriguez Alkatiak San Migel opatu,
Belauniko yarririk bertan adoratu,
Berak gaitxala bada ongi faboratu;
Bizi modu bat ona mundura logratu,
Azkenian zeruetako gloriaz pagatu.

8. Frantzian mugako paraje batian,
San Migel opa tugu arrian ertian,
Arrepatu dugunian konsola gaitzian
.................................
.................................

9. Santura yuan zen yende guzia,
Sokarekin loturik lapurrentzia.
Nonbait ageri dituk zuen maliziak
Progatzeraz geroztik zer den merezia,
San Migelgo muñuan kentzeko bizia.

10. Azkeneko bertsoa eskatzen Migeli,
Bitertekuan gerta dakigularik guri,
Biar ezten itzen bat on batzait neri,
Eztakiten bezala aplitzen (aplikatzen) ongi,
Barkatu, Aingerua, bakarrik neri."