Cancionero vasco

Título original
NORAT ZUAZI ZU ADIXKIDEA (Variante)
Texto normalizado
NORA ZOAZ ZU ADISKIDEA
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1.-Norat zuazi, zu, adixkidea?
-Donaphaleora dut egungo segida.
Urheño bat deramat (sakelan) bertze baten bila,
Baldin lapurtar hoiek jalgitzen badira.

2. Lapurtarrak jin ziren, trebesak doblezka;
Joko askiren orde bazuten nobleza.
Galdu duen gaixoak buruan har beza
Ez dela egun oroz Lapurtarren besta.

3. Azantzako semea nik eztut mendratzen,
Bere parerik ez du pilota botatzen;
Bai, bainan Perkain hori etzuen lotsatzen,
Plaza guzientzat bera aski baitzen.

4. Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;
Halere Lapurtarren plaza etzen aski;
Hasarrean bezala trebesian beti: (Hasberrian)
Urgulluz nahi zuten guri irabazi.

5. Orai betetzen ditu bederatzi urthe,
Baigorrin trufa onik egin zinaukuten,
Gure gasna-sariak juan zinauzkuten...
Ordainak baitiguk, or konpon zaitezten!

6. Orai Lapurtar jaunak, zuer zer zaitzue?
Monedako etxea hurbilxko duzue:
Eskatzen bazautzue, hartarat zoazte...
Ukhaiten baduzue, harturen duzue.

7. Ehun bat urhe galdu, gastuak bertzalde;
Hok ere, nere ustez, zerbait bai dirade.
Gizon bat aberatsa izanikan ere,
Holako zimikoak senditzen dirade.

8. Amikuzeko duzu bai Donaphaleo,
Hango ez bada ere hurbildik darraio,
Aldudiarrak eta hainitz gehiago
Handik hasi zeraizku dihuru karreio.

9.-Azantzako semea, artexa zirade;
Mainhuak hartu tutzu, ba, bainan debalde;
Akizko uretarat zoaz berriz ere...
Jiten zireneko, prest egonen girade.

10. Ur ephelez mainhuak, saldako oilaki:
Gorphutzari bereak emaiten badaki;
Antzara ixterrak zenbait jan beharko ditik,
Dirurik ekhartzekotz Donaphaleotik."