Cancionero vasco

Título original
EHUN LIBERA BALIO
Texto normalizado
EHUN LIBERA BALIO
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
BAZTAN
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Bertso berriak doazi )
Zortzi edo bederatzi; )bis
Nahi dituanak ikasi
Ratarai...
Nahi dituanak ikasi
Urruñatik nahi dut hasi.

2. Urruñan Iriartean )
Behor bat da truk batian; )bis
Hala hobeki ustian,
Ratarai...
Hala hobeki ustian,
Estofa txarra etxian.

3. Ehun libera balio )
Bertzenaz ez da kario. )bis
Karga emaiten badio,
Ratarai...
Karga emaiten badio,
Laxter errain """"adio"""".

4. Tratu bat zuten egina, )
Hamalau urte adina; )bis
Gero ondoko examina,
Ratarai...
Gero ondoko examina,
Hogei ta zazpi egina.

5. Hogei ta zazpi urtetan )
Zaldalia jan goizetan; )bis
Nahiz egunian bortzetan,
Ratarai...
Nahiz egunian bortzetan,
Tatxarik eztu ortzetan.

6. Behor txuria-gorria, )
Bidartetik ekarria, )bis
Lau zango-beso lodia,
Ratarai...
Lau zango-beso lodia,
Beliei bazka usu da."
2080;