Cancionero vasco

Título original
ASTUA HELTU BORTUTIK
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
ALTZÜRUKÜ
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Astua heltü bortütik
Ardu xuriz kargatürik.
Bidian errekontratzen,
Tralerairai, tralerairai,
Bidian errekontratzen
Otso beltz handi bat etzanik.

2.-Agur hiri, Otsotto,
-Hiri ere, Astotto.
-Hire bü eta beharriak
Tralerairai, tralerairai,
Hire bü eta beharriak
Gaurko ene aiharia.

3.-Hortxe gañian arth'olha,
Artzainhorik gabe da;
Hanko ahari büztan xabalek
Tralerairai, tralerairai,
Hanko ahari büztan xabalek
Nik beno hoberik badie.

4. .......................

5.-Hortxe gañian ermita
San Laurenten meza da.
Meza behar diat entzün
Tralerairai, tralerairai,
Meza behar diat entzün
Gero janen banaik ere.

6. Astua elizan sarthü
Aztalaz bortha zerratü;
Eta otso gizagaizua
Tralerairai, tralerarai,
Eta otso gizagaizua
Kampuan bera baratü.

7.-Aiei, aiei, meza lüzia,
Ala da Erramükua,
-Eztük, ez, Erramükua,
Tralerairai, tralerarai,
Eztük, ez, Erramükua,
Bena hire tronpatzekua."