Cancionero vasco
- Título original
- PAZKOETAN DEN ALEGERENA
- Texto normalizado
- PAZKOETAN DEN POZGARRIENA
- Cancionero
- Cancionero Popular Vasco
- Año publicación
- 1922
- Editorial
- BOILEAU
- Lugar publicación
- BARCELONA
- Lugar recopilación
- URDIAIN
- Recopilador
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
TEXTO ORIGINAL
I.Pazkoetan den alegerena Pazkoa maiatzekoa,Pazkoa maiatzekoa zan da jaiki nintzanean goizean.
II.Jaiki nintzanean goizean eta paseatzeko kalean,
paseatzeko kalean eta egunean da gabean.
III.Egunean da gabean eta izarra argi donean (1),
izarra argi donean eta laztantxuaren aurrean.
IV.Gure laztantxua kalean dabil aideak konbidatutzen,
egun bat edo gehiago atalondoan sartutzen.
Beste arenbeste edo gehiago eskaleretan igotzen.
V.Gure laztanaren eztaietan guk jan genduen usoa,
beste guztiak konplitu eta laztanandako egoa.
VI.Ark niri gainu, nik ari gainu, alkar genduen penatzen,
alkar genduen penatzen eta arima ere lainatzen (2).
VII.Sekularean gerta estailarik (3) Meza berrian ematen,
Meza berrian ematen eta Epistolaren kantatzen,
Epistolaren kantatzen eta urre-kalizea goratzen."
