Cancionero vasco

Título original
EGUN ON JAINKOAK DIZULA
Texto normalizado
EGUN ON JAINKOAK DIZULA
Cancionero
Cancionero Popular Vasco
Año publicación
1922
Editorial
BOILEAU
Lugar publicación
BARCELONA
Lugar recopilación
ATXONDO
Recopilador
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTO ORIGINAL

I.Egun on jainkoak dizula,
andratxo gaztea
-Baita zeurori bere,
galaitxo maitea...

II.-¿Senarrik eta baaldozu,
andratxo gaztea?
-Indietara yoan zan,
galaitxo maitea.

III.-Umerik eta badozu,
andratxo gaztea?
-Bi, seme ta alaba,
jauna, or dira.

IV.-¿Umeok nondik dabizuz,
andratxo gaztea?
-eskolak ikastera,
jauna, joan dira.

V.-Zanko ederra dozu,
adratxo gaztea.
-Nik alan gobernatu,
galaitxo maitea.

VI.-Kopeta ederra dozu,
andratxo gaztea.
-Nik alan orraztuta,
galaitxo maitea.

VII.-Surtan erreko alzara
andratxo gaztea.
-Zeu ilinti zareala,
galaitxo maitea.

VIII.-Urak eroango alzaitu,
andratxo gaztea.
-Zeu aurreti zareala,
galaitxo maitea."