Cancionero vasco

Título original
BEHIN BATEZ
Texto normalizado
BEHIN BATEZ
Cancionero
Cancionero Popular Vasco
Año publicación
1922
Editorial
BOILEAU
Lugar publicación
BARCELONA
Lugar recopilación
ISTURITZE
Recopilador
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTO ORIGINAL

I.Behin batez yoan ninduzun
Isturitzeko plazalat,
andre eder bat ikusi nuen
dantza-buruan zuhala.

II.Atsoño bati galde egin nion
-¿Nongoa da andre eder hori?
-Murde Belzuntz: hori duzu
Agerreko alaba.

III.-Agerreko anderea,
hitz bate adi nezazu:
zure alaba Kattaliñaño
emaztetako indazu.

IV.-Ena alaba Kattaliñaño
hitz emanikan dagozu:
haren ondoko pupuñañoa,
Jauna, plazer baduzu.

V.-Ai-ei ai-ei penaz eta
ai-ei ai-ei ai dolorez:
eiherala yoan behar eta
Murde Belzuntzen beldurrez.

VI.-¡Habil hortik, ergel xarra!
Ezdun (1) Belzunzen perilik:
Ihizira yoana ziagon
goizean goiztto yeikirik;
goizean goiz yeikirik eta
bere orak harturik.

VII.-Kattaliñaño ¿norat xoaxi
xuhaur hola bakarrik?
-Eiherala, Murde Beltzuntz,
nihaur honela bakarrik.

VIII.-Kattaliñaño ¿nai duxuia
nik emanikan lagunik?
-Nik eztut lagun beharrik.
Lagunak nik ukaitekotz,
neure aitamen emanik.

IX.-Kattaliñaño: baldin banaki
nor duxun eskolatzaillia,
paga ere nezakexu
xure eskolasaria.

X.-Ena eskolatzaillea da
herriko jaun bikaria,
ene aitamez pagatuia da
ene eskolasaria."