Rosa Miren Pagola / Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea

Urteko Galdera

26/01/2018

Rosa Miren Pagola / Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea

L'avenir du Pays Basque, quoi et comment?

Eusko Ikaskuntza sortu zenean idazpuruko galdera hori gori-gori zegoen. Hemeretzigarren mendearen azken aldetik euskararen eta euskal kultura eta izaeraren egoera zailaren kezka larria bizi zen. Edonola ere, ez zen orduan sortutakoa. Tamalez, gure garaietara iritsi den euskararen historia osoan eten gabeko galera agertzen baita. Horregatik, nire autua mendeurreneko galderan bide horretatik doa: Ziurtatua al dago euskararen erabilera Euskal Herriaren geroan?

Ezin da esan aro txarrean bizi denik euskara. Alderantziz baizik. Euskararen presentzia ugaria da: irakaskuntza maila guztietan, hainbeste kultur ekintza, jaialdi, ospakizun, horrenbeste idazle eta argitalpen, esatari bikain, …, eskaintzen zaion laguntza eta egiten den lana ere beste hainbeste.

Hala eta guztiz ere, eta aroa ontzat jo daitekeen arren, horrek ez du saihesten denok ohartzea euskara arriskutan dagoela eta, beharbada, inoiz baino handiagoan ez ote dagoen ere geure buruari galdetzea. Bertako beste gure hizkuntzek euskaldun mintzatzaileon artean ere eragin handia dute. Batez ere, gu geu garelako egokitzen direnak inoren hizkuntzara. Gizarte harremanetan, ordea, nola uko egin gizabidetasunari?

Sigue leyendo 

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp