Euskaldunak 30 segundotan

Vidéos

13/02/2015

Euskaldunak 30 segundotan

Hogeita hamar segundo, bai. Minutu erdi bat besterik ez, euskal kultura eta gizarteko zenbait pertsonaien bizipen nagusiak ezagutzeko. Begira! Ikusi! Play!

Euskaldunak 30 segundotan

Gure egunerokotasunean (kaleen izenetan edo ikasten dugun eskolan) topo egiten ditugun gizon-emakumeak ezagutu ahal izango ditugu, irudi animatuekin sortutako mikrobideoen bidez. Idazleak Gabriel Aresti, musikariak Carmelo Bernaola edo Juan Crisóstomo Arriaga, esploratzaileak Juan de Garay edo Manuel Iradier, zientzilariak Antoine d?Abbadie edo Carlos Santamaria,? Ezin azpimarratu gabe utzi ere proiektu honetan emakumeek duten lekua. Bertan jaso dira euskal kulturaren historia eta garapenean aipagarriak izan diren beraietako asko: Katalina de Erauso, Elbira Zipitria, Bixenta Mogel, Albina Madinabeitia, Micaela Portilla, Maria de Maeztu, Dolores Ibarruri edo Eulalia Abaitua, besteak beste.

Badakizu nortzuk izan ziren pertsonai hauek guztiak?

Galdera eta ezjakintasun horri erantzun nahian, Euskomedia Fundazioak historikoki nabarmenak izan diren zenbait pertsonai hautatu eta haien inguruko klip-ak prestatu ditu. Euren bizitzako bost bizipen esanguratsuenak aukeratu eta horiei dagozkien bost esaldi eta bost irudi prestatu. Marrazkiak sortu, animazioa gehitu eta off-ahotsa grabatu. Guzti hori elkartu eta 30 segundoko bideoak sortu dira, zuen guztien eskura ipiniz.

 

Baina, eskuragarri non? Mikrobideo guzti hauek Euskomedia Fundazioaren webgunean eta YouTubeko kanal berezietan daude ikusgai hemen Badakizu proiekturako sortutako biografiak eta hemen euskal zientzilari ospetsuenen biografiak). Halaber, Auñamendi Eusko Entziklopediako dagokien sarreran ere aurkitu ahal izango dira animazio hauek. Horrela, interesekoa dugun pertsonaiaren azaleko hurbilketa egin ondoren, aukera paregabea izango dugu berari buruzko biografian sakontzeko. Eta orain zer? Zuen esku uzten dugu bideo-klip sorta hau, modu eraginkor eta atseginenean goza dezazuen. Mugikorrean tartetxo batean ikusi nahi? Aurrera! Zuen eskola edo lankideekin partekatu nahi? Klik egin eta zabaldu! Edonon, edonoiz eta edozein euskarritan eskuratu ahal izango dituzue. Beraz, sartu, klikatu eta disfrutatu mikrobideoekin! 5 irudi. 5 esaldi. 30 segundo. Badakizu?

Euskaldunak 30 segundutan

Partager:
Facebook Twitter Google Whatsapp