Prix

14/01/2015

ENE Saria: emateko ekitaldia

Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria irudikatzen duen eskultura Berlinera eramana du entitate irabazleak. Ekitaldi hunkigarria izan zen Gabonetan egindako saria emateko ekitaldia.

ENE Saria: emateko ekitaldia

Abenduaren 22an Donostiako Miramar Jauregian izan zen ENE Saria Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteari ematea, 2014ean euskara sustatzeko nabarmendu den atzerriko erakunde gisa. Ainhoa Añorga presidenteak jaso zuen saria Iñaki Dorronsororen eskutik, kazetari, senide eta Alemaniako euskal koloniako kideak bertan zirela. Ekitaldian ENE Sariko epaimahaikide zenbait eta Eusko Jaurlaritza eta HABEko ordezkari instituzionalak izan ziren. Eusko Ikaskuntzako presidenteak hizketaldi labur batean gogorarazi zuen 65 urte bete direla Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zenetik, 1948ean Iparralden egin zen Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuan hartutako erabakiaren ondoren. Dorronsorok azpimarratu zuenez, "egun hau oso berezia da euskaldunontzat, ez du inporta non bizi garen, gure hizkuntza kultur ondare komuna da, euskaldun izan ala ez. Ondare unibertsala da, guk gurekin daramaguna eta, ez zailtasunik gabe, baina gaur arte iraun duena".

ENE Saria: emateko ekitaldia

Gainera, atzerriko euskal entitateak gonbidatu zituen ENE Sarira aurkeztera hurrengo urteotan, dauden tokian daudela ere eta duen jarduteko gaitasuna dutela ere. Bestalde, Ainhoa Añorga Osa Gernika Deusch-Baskischer Kulturverein elkarteko presidenteak saria jasotzearen garrantzia azpimarratu zuen: "Alemaniaren arteko zubilanak egin dituzten alemaniar anonimoak saritzen ari zarete. Gizarte mugimendutik, borondate irmoenetik egindako lana da Berlingo Euskal Etxea, faxismoaren aurka eta memoria historikoaren lanketan oinarritutako proiektua, urteetan, belaunaldi berrien ekarpenarekin zabaldu eta finkatu dena".

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp