Chansonnier basque
- Titre original
- AMACHO BERE ILOBAREKIN
- Texte standardisé
- AMATXO BERE ILOBAREKIN
- Chansonnier
- Kantuz
- Année de publication
- 1995
- Editorial
- ELKAR
- Lieu de publication
- DONOSTIA
- Lieu de compilation
- Compilateur
TEXTE ORIGINAL
1Emakume chahar bat buruko churitan,
O pularda beltch eta zai ile gorritan,
Neguko egun batez zagon iguzkitan,
Altzorat alabaren haurra harturikan.
2
Ana ttikiak dio bere amachori:
Nolaz duzu, amacho, ilea hoin churi?
-Ikus.azu mendian, haurra, elhur hori:
Ene adinak ere negua dirudi.
3
-Arphegi pollit hori zertako, amacho,
ez duzu amak bezen legun eta gocho?
-haurra, urak maldari errekaz doatzo,
nigarrek naute egin ni ere hoin atcho.
4
-zertako egin nigar, amacho maitea?
Zure kontsolatzeko ez niza zurea?
-Bertze asko neureez, ai, ene umea,
ikusi dut demboraz etche hau bethea.
5
-Amacho, zein barache zu zaren ibiltzen?
Zalhukiago naiz ni ttikitik higitzen.
-haurra, ni ere lehen, zu bezala nintzen...
Urthe soberek naute orai dorphegitzen.
6
-Bizitzen baldin banaiz zu bezenbat urthe,
amacho, zu bezela izanen naiz othe?
-haurra, zenbat munduan luzaz bizi uste,
menturazko agintza beizik ez baitute...
7
-Jainko maiteak bethi, amacho, zertako
ez gaitu elgarrekin biziaraziko?
-Bizi huntaz bertzerik, haurra, guretako,
badagoka hoberik, eta sekulako.
8
-Ai, amacho, biak gu bagine zeruan!
Ai...zer dut nik? Eri naiz...Ai min dut buruan!
-Haurra, goazen barnera; hobeko dugu han:
Chakurra pleinuz dago gure inguruan.
9
Handik bi aste gabe bi gorphutz elizan
Etche hartarik ziren ekharririk izan
Eta bien arimak zeruan dabiltzan
Lurreko gaitzetarik bethikotz gerizan."