Chansonnier basque
- Titre original
- CHARDINA-SALTZALEA
- Texte standardisé
- SARDINA SALTZAILEA
- Chansonnier
- Kantuz
- Année de publication
- 1995
- Editorial
- ELKAR
- Lieu de publication
- DONOSTIA
- Lieu de compilation
- Compilateur
TEXTE ORIGINAL
1Untzia jin deneko itsas bazterrera,
Gachuchak erosi tu bi saskiñotara;
Biak altchaturikan airoski burura,
Beha zoin laster doan karrika behera.
2
Zaiak estekaturik gorachko gerrian,
Zango sagarrak ditu arras agerian,
Etchean bezain aise dabila hirian,
Irrintzin bat eskainiz guzier lorian!
3
Itzuliak eginik, ""Au bon vin"" ethorri,
Zintzurra idor eta sudurttoa gorri,
""Arras akhitua naiz behar dut sokhorri,
Onetik nahi nuke barnerat igorri...""
4
Barneareb phizteko, hustu-ta basoak,
Mokoka haste bada zer elhe gochoak!
-Amak, gordazkitzue zuen haur gaichoak,
Dauden garbi bederen hoikien gogoak!!!
5
Mihia badu ere sobera zorrotza,
Zuzen gelditzen zaio nonbeit han bihotza...
Arnoa dukenean, hastio ur hotza,
Ez da nehon ez dena Gachucharen gaitza!!!
6
Eskalerik bada, guziz beharrean,
Dabiltzaner othoizka bide bazterrean?
Gachuchak pausaturik saskia lurrean,
Chardinak eman daizko laster ahurrean.
7
Emanak othe ditu bertzer harrapatzen?
Etchekoeri bethi kario du saltzen!
Alferretan andrea mokoka da hartzen,
Ez dako behin ere sos bat atheratzen!!!
8
Iguzkia zerutik aphaltzen denean,
Oraino.re Gachucha karrika gainean;
Hasi zuen bezala boz ederrenean,
Eguna finitzen du irrintzin batean!
9
Gachucha moko biphil, Gachucha kokina,
Badinat Jinkoari othoitz bat egin:
Beira dezaunan luzaz hire zintzur fina,
Guhauri merkechago igorriz chardina!!!"