Chansonnier basque

Titre original
LILI EDER BAT BADUT NIK
Texte standardisé
LILI EDER BAT BADUT NIK
Chansonnier
Gure Herria
Année de publication
1921
Editorial
Lieu de compilation
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

1.Lili eder bat badut nik
Aspaldi begichtaturik;
Bainan ez nainte mentura haren eskuraT hartzera;
Banaki zer den lanjera,
Joan nindaiteke aldera.

2.Lili ederra, behazu;
Maite nauzunez errazu!
Zure begiek bihotza barna dautate kolpatu;
Kolpe huntarik badut nik
Granganatzeko hirrisku.

3.Pena nikezu, ni gatik
Balimbazindu malurik;
Ez nuke uste ene begiek eman dautzuten kolperik;
Ez duzu beraz lanjerik....
Etzira hilen hortarik.

4.-Mintzo zirade polliki,
Polliki eta tendreki.
Bisitaño bat nikezu zure ganat nahi laburzki;
Desira badut segurki,
Bazinezadat permeti.

5.Permeti niro, maitia,
Ez dut hain bihotz dorphia;
Bainan, lehenik, nahi dut jakin zure gogoko berria....:
Zu ene ganat jitiaz
Estona laite mundia!

6.-Ez ahal nuzu printzia,
Ez et'Aitoren semia!
Hola nehoren estonatzeko ez da sujet bat handia;
Zuhaur zirade chimplia,
Ilusionez bethia.

7.-Badakit chimple nizela;
Hori segurki hala da;
Iduritzen zaut atsolutoki ezagutzetan zirela;
Nik ere badut fortuna;
Bainan ez dut zuk emana."