Chansonnier basque

Titre original
AGUR IZAR
Texte standardisé
AGUR IZAR
Chansonnier
Eskualdun Kantikak
Année de publication
1935
Editorial
Lieu de publication
SAINT-PALAIS
Lieu de compilation
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

Agur, Izar kontsalagarri,
Kristau argitzailea;
Birjina bethi maitagarri,
zeruetako athea.
Onhets zazu, Maria,
Gure hitz garbia;
Jesus dugu nahi Aitatzat,
Jesus gure erregetzat.
Jesus dugu nahi Aitatzat,
Jesus gure erregetzat!.

2.Misterio espantagarri,
Jainko da zure Semea;
Sabelean duzu ekharri
Ororen Kreatzailea.

3.Gabriel Aingeruarekin
Agur dautzagu erraiten;
Jaunen Jauna dela zurekin,
Orok dugu ezagutzen.

4.Lehen Amak zuen hedatu
Munduan heriotzea;
Munduari duzu bihurtu
Bizia eta bakea.

5.Ama urrikalmenduzkoa.
Gaude gu zure oinetan;
Zure bothere guzizkoa
Dugun senti beharretan."